FRANCISCO JAVIER GARCÍA FAJER  (1730-1809)

Francisco Javier García Fajer, “El Españoleto” bezala ere ezaguna zena, Naldan (Logroño) jaio zen 1730ean. Koruko ume bezala ikasten hasi zen musika eta bere ikasketak Italian areagotu zituen. 1756an, Zaragozako Katedraleko kapera-maisu plaza erdietsi zuen, eta kargu horretan egon zen 1809an zendu zen arte.

Europa nahiz Amerikako artxibategi eta biblioteka askotan banatuak dauden obra asko idatzi zituen, erlijioso generokoak gehiengoak.

Arantzazun bere hamabi obra gordetzen dira. Badaude ere “Garcia” sinadura duten bi obra, bereak izan daitezkeenak.

LANAK