MANUEL GARAGALZA (1774-1824)
Manuel Garagalza Zabaleta Oñatiko San Miguel Arcángel parrokian bataiatua izan zen 1774ko urtarrilaren 2an. Musikarekin harreman handia zuen familia baten baitan jaio zen; izan ere bere aita Domigno Garagalza, ogibidez organeroa zen eta Gipuzkoa inguruan lan egin zuen, esate baterako: Astasuko organoan (1769), Aian (1763), Loiolako Santutegian (1763), Andoainen (1765-77) edo 1789an Zegaman eraki zen organoan. Horietako askotan Manuelek lagundu zion. Arantzazun 1793an igorritako dokumentu batetatik badakigu, musika bertan ikasi zuela eta oso emaitza onekin gainera.
Manuel Garagalza, bataiatua izan zeneko parrokiako organista izendatu zuten 1795an, eta kargu hori bete zuen 1824ko azaroaren 11n zendu zen arte.
Musika irakatsi zuen Oñatin, eta 1817 eta 1821 bitartean, aurrerago Donostiako kapera-maisu izango zen José Juan Santestebanen irakasle izan zen.
Arantzazun gordetzen den Lamentación obraz gain, Etruriako Erregeen Parmako Palatina Bibliotekan, eskuizkributako musika bilduma gordetzen da, baita 1807ko pianoforterako eskuizkributako bilduma, honako izenburua duena: “Gracioso divertimento de 6 contradanzas violentas, un minuete y una marcha del Sr. Zaragalza [sic]”.
BIBL.:
Loyarte, Adrián de. Donostiarras del siglo XIX. Tomo I. San Sebastián: Librería Editorial Baroja, 1813
Bagüés, Jon. Ilustración musical en el País Vasco: I. La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País. Donostia-San Sebastián: RSBAP, 1990
Abaunza, Fernando. “Notas para el estudio de algunos organeros vascos del siglo XVIII”. Musiker, 17, 2010, p. 447-481.
Bertran, Lluis, Ana Lombardía y Judith Ortega. “La colección de manuscritos musicales españoles de los Reyes de Etruria en la Biblioteca Palatina de Parma (1794-1824): un estudio de fuentes”. Revista de Musicología, v. 38, nº 1, 2015, p.176