BALDASSARE GALUPPI (1706-1785)
Buranon (Venecia, Italia) jaio zen 1706an. Florencian denboraldi labur bat eman bazuen ere, bere lan ibilbidea nagusiki Venezian garatu zuen, antzerkiaren eremuan nagusiki. 1740-51 bitartean, Mendicantiko umezurtz-etxeko irakasle izan zen. 1748-62 bitartean, Veneziako San Markoko kapera-maisu orde eta maisu izan zen. 1765-68 bitartean Errusiako Catalina La Grande kaperako musika zuzendaria izan zen. Veneziara itzultzean Ospedale degli Incurabili-ko kapera-maisu izendatu zuten. Bere obra eszenikoa Londonen estreinatu zuten. Venezian zendu zen 1785ean.
Musika erlijiosoa, instrumentala eta batez ere eszenikoa idatzi zuen, bai operak serioak baita opera bufoak ere.
LANAK
- E-AR Ms. 366: Recitdo y Area al SSmo.
- E-AR Ms. 855-IV: Recitativo | e | Aria co Violini, oboe | Corni, Traversi | e Basso.
- E-AR Ms. 861: Parma 1756 | Del Sige | Baldassar Galuppi | Detto Buranello
- E-AR Ms. 863: Recitado y Area con Violines | Oboes, clarines, y Timbales | que dice el Recitado Oscura sombra y la area: si el sol q. hoy luce … | Del Sigr Galupi.