MATEO FERRER (1788-1864)
Mateo Ferrer Bartzelonan jaio zen 1788an. Bartzelonako katedraleko maisu garrantzitsuenekin ikasi zuen; Francisco Queralt-ekin konposizioa eta Carlos Baguer-ekin organoa, azken hau organista postuan ordezkatu zuen 1808an. 1827tik Bartzelonako Santa Cruz antzokiko zuzendaria izan zen, hogeita hamar urtez. Postu hau katedraleko kapera-maisu lanekin bateratu zuten, 1830an erdietsi zuena.
Bizirik zegoela organista inprobisatzaile bezala oso balioztatua izan zen. Obra asko idatzi zituen, bai erlijiosoak, organokoak edo eszenikoak ere. Bartzelonan hil zen 1864an, eta omenaldi garrantzitsua egin zioten.