JOSÉ DE ECHANIZ (1779?-)
Arantzazuko Apaizgaien Harrera eta Profesioen Liburuan 1797ko martxoaren 19an frantziskotarren abitua jaso zuela adierazten da: “Josef de Echaniz hijo legítimo y de legítimo matrimonio de Antonio de Echaniz y de María Ygnacia de Yzeta, vecinos de la villa de Azcoitia en la Provincia de Guipuzcoa […] Fue bautizado a quince de Julio de mil setecientos setenta y nueve”.
Urtebete beranduago, 1798ko martxoaren 19an, koruan sartu zen.
Ez da ezagutzen Arantzazun 1792an idatzi zuen kontradantzaz gain, beste obrarik idatzi ote zuen.