GIROLAMO CRESCENTINI (1762-1846)

Urbaian (Italia) jaio zen 19762ko otsailaren 2an. Soprano nabarmena (kastratua) eta musikagilea izan zen. 1776an emakumeen hainbat paperetan debutatu zuen, eta “primo uomo” bezala 1781n. Italiako antzoki garrantzitsuenetan debutatu zuen, baita Londone (1785ean) eta Lisboan (1798 eta 1803an) eta, bertako Teatro de S. Carlos antzokia zuzendu zuen. Paisiello, Andreozzi edo Cimarosaren obrak estreinatu zituen, eta  Napoleon I.-en familia errealaren kantuko irakaslea izan zen Parisen. Italiara itzuli zenean Boloniako kontserbatorioko kantuko irakasle izendatu zuten, eta 1825etik Napoliko Real Collegio di Musica-koa. Hiri horretan zendu zen 1846eko apirilaren 24an. Arantzazuko artxiboan, berak idatzi zuen Ombra adorata aspetta obraren egokitzapenaren kopia gordetzen da, Zingarelliren Giuletta ed Romeo operako aria.

LANAK