MUZIO CLEMENTI (1752-1832)

Erroman jaio zen 1752an.  Musika ikasketak Italian hasi zituen, eta 1766an Dorsetera joan zen (Ingalaterra) klabea ikastera, 1774tik aurrera Londonen finkatuz. King´s Theatre-ko orkestrako zuzendaria izan zen, eta Europa osoan piano bakarlari moduan emanaldiak eskainiz garatu zuen bere lan ibilbidea. 1798an musika argitaletxe bat sortu zuen, baita pianoak eraikitzeko empresa bat ere. Evesham-en, Ingalaterra, zendu zen 1832an.

Pianorako obrak idatzi zituen batez ere, baina ganberako musika eta orkestrarako musika ere idatzi izan zuen.

LANAK