CARLO ANTONIO CAMPIONI (1720-1788)
Lunévillen (Frantzia) jaio zen 1720an. 1752 eta 1762 bitartean Livornoko (Italia) katedraleko kapera-maisua izan zen, eta aurrerago, 1763an, Florentziako Dukearen Gorte handiaren kapera-maisu izendatu zuten, katedrala eta baptisterioko irakaskuntza lanak aldiberean eginez. Florenzian zendu zen 1788an.
Ahozko obra erlijiosoa eta profanoak idatzi zituen, baita musika instrumentala ere.