Giovanni Battista Borghi (1738-1796)
Camerino-n (Macerata, Italia) jaio zen 1738an. Napoliko Conservatorio della Pietà dei Turchini-n bi ikasturte egin zituen. Orvietoko katedraleko kapera-maisua izan zen 1759 eta 1778 bitartean, eta handik Loretoko Santuario de la Santa Casa-ra joan zen lan egitera. Loreton 1796an zendu zen.
Obra eszenikoa idatzi zuen batez ere, hamasei opera serio eta zortzi opera komiko.