LUIGI BOCCHERINI (1743-1805)

Luccan (Italia) jaio zen 1743an. Bere ibilbide profesionala biolontxeloarekin hasi zuen. Bere aitak Erromara bidali zuen Giovanni Batista Constanzirekin konposizioa ikastera. 1757 eta 1765 bitartean Vienako gortean tarteka lan egin zuen.  1764tik aurrea, bi urtez Luccan lan egin zuen. 1767an Parisera joan zen. 1769an Don Luis infantearen musikagile eta instrumentista izendatua izan zen. 1786an, aurrerako Prusiako errege izango zen Federico Guillermo printzearen ganberako musikagile izendatua izan, eta bere obrak Madriletik bidaltzen zituen. Urte hartan bertan, orkestrako zuzendari eta musikagile izendatua izan zen, María Josefa Pimentel Osunako Dukesa eta Benaventeko Kondesaren zerbitzura. Madrilen zendu zen 1805ean.

Ganberako musika eta harizko laukote eta boskoterako obrak idatzi zituen batez ere, eta horietaz gain sinfoniak, kontzertuak, ahots musika, bi oratorio eta opera bat ere idatzi zituen.

LAN ESKUIDATZIAK