MANUEL BLASCO DE NEBRA (1750-1784)
Sevillan jaio zen 1750ean. Bere aitaren eskutik, José Blasco, katedraleko organista zena, lehen musika ezaguerak jaso zituen. 1768an kabildoak ordezko organista izendatu zuen eta 1778an bigarren organista plaza onartu zuen. Sevillan zendu zen 1784an, 34 urte besterik ez zituela.
Bere musika lana, teklaturako obrak batez ere, kopien salmentekin hedatu zen. 172 konposizio zituen eta horietatik momentuz, hogeita hamar ezagutzen dira. Arantzazun Sonata III obra gordetzen da.