MANUEL BISIE (1806-)
1806an Tuteran (Nafarroa) jaio zela ondorioztatu daiteke, 1832an Lizarrako San Joan Bataiatzailearen parrokiako organista postura aurkeztu zeneko informaziotik. Iruritako (Nafarroa) organista postura ere aurkeztu zen. Aurreko lanpostuetako gomendiozko gutunak aurkeztu zituen. 1828an Orreagako Kolegiatako organista eta kapera-maisua zela jasoa dago, eta bere txostenak dio, oposiziogilea bakezalea eta jorratzen zituen jarduera guztietan eredugarria zela.
Tuterako katedraleko txostenaren arabera bertan zortzi urtez parte hartu zuen (agian koruko haur gisa). Badakigu ere, 1829an Tafallako organista plazako oposiziora aurkeztu zela.
Orreagako Kolegiatan autore honen hiru ahotsetarako Salve lana gordetzen da. Arantzazuko artxibategian beste Salve bat gordetzen da, 1825ean kopiatu zena eta O Salutaris obra 1826an kopiatu zena.
BIBL.:
Sagaseta Aríztegui, Aurelio; Taberna Tompes, Luis. Órganos de Navarra. Pamplona: Gobierno de Navarra, 1985
Peñas García, María Concepción. Catálogo de los fondos musicales de la Real Colegiata de Roncesvalles. Pamplona: Institución Príncipe de Viana, 1995.