THOMAS BILLINGTON (1754-1832)
Exeter-en (Ingalaterra) jaio zen 1754an. Klabezinista eta kantuko irakaslea izan zen. 1777an Royan Society of Musicians-eko kide hautatu zuten. 1832an zendu zen, Tours-en ziurrenik.
Ahots-musika idatzi zuen, eta batez ere musika instrumentala, sonatak, trioak eta laukoteak.