VINCENZO BELLINI (1801-1835)
Catanian (Sicilia, Italia) jaio zen 1801ean. Bere adinerako aurreratua zen musikan; Napolira joan zen eta bertan Nicola Zingarelli-rekin ikasi zuen. San Carlo Antzokiak enkargu asko egin zizkion eta baita Milango Scalakak ere, operako musikagile ibilbidea errotuz. Puteaux-en (Frantzia) zendu zen 1835ean.
Erlijio musika eta musika instrumentala konposatzeaz gain, ospe handia eman dioten hamar opera ere idatzi zituen.