Franz Ignaz Beck (1734-1809)
Mannheim-en (Alemania) jaio zen 1734an. Johann Stamitz-en ikasle izan zen. 1760tik aurrera Frantzian ezarri zen, lehenik Marsellan eta aurrerago Bordelen, eta bertako Grand Théâtreko zuzendaria izan zen. Bordelen zendu zen 1809an.
Operak, musika erlijiosoa, musika instrumentala, hemezortzi sonata eta hogeita lau sinfonia idatzi zituen.
LANAK
- E-AR Ms. 905: Concierto Bek.
- E-AR Ms. 906: Sinphonia 1. Francesco Bek.
- E-AR Ms. 907-I: Sinfonia 1.ª | Del Señor Franco. | Bech.
- E-AR Ms. 907-II: Sinf.ª Segd.ª | Del Señor Franco. | Bech.
- E-AR Ms. 907-III: Sinfonia 3.ª | Del Señor Franco. | Bech.
- E-AR Ms. 907-IV: Sinfonia IV | Del Señor Franco. | Bech.
- E-AR Ms. 907-XI: Concierto Bech.