Luis Bernardo Jalón (leh. 1614-1659)
1627an, Burgoseko kanonigo eta katedraleko kapera-maisu bezala azaltzen da, baita Urbán de Vargas gaztearen musikako eta kantuko irakasle, etorkizunean Iruñea, Burgos, Zaragoza eta Valentziako kapera-maisu izango zena.
1734an Cuencako katedraleko kapera-maisu izendatu zuten. 1642an Toledoko katedraleko musika kaperako irakaskuntza plaza oposizioz lortu zuen. 1643an, Compostelako Jakue katedralean egon zen eta hilabete gutxira Sevillako katedralean.
Bere obrari buruz dakigunaren arabera, erlijiosoa da eta artxibategi askotan sakabanatuta gordetzen da, batez ere Burgos, Cuenca eta Sevillako katedraletan, baita El Escorialen, Zaragozan, Valentzian edo Segovian. Hildakoen aldeko motetea bi abesbatzentzat, gordetzen da Arantzazun.