MATEO ALBÉNIZ (1765-1831)
LANAK
1765ean jaio zen Logroñon. 1782an Ondarroako organista-plazarako oposaketa egin zuen, baina ez zuen lortu. 1788an, 23 urterekin, La Redondako (Logroñoko kolejiata) kapera-maisu agertzen da. 1790 eta gero, gaur egun Donostiako Santa Maria Basilika den parrokian kapera-maisu eta organista plaza lortu zuen. 1794-1795ean Logroñora itzuli zen, baina osasun-arazoak zirela eta, Donostiara itzuli zen. Zeukan lanbideagatik, musika sustatzaile arrantzitsu bilakatu zen Donostian, bai irakaskuntzari zegokionean eta baita aisialdiko musikari zegokionean ere. 1829an, bere semeak, Pedro Albenizek, ordezkatu zuen Santa Mariako organista-jardunean. (Semea, Pedro Albeniz, organista, transkripziogile eta Espainiako piano-eskola modernoaren sortzaile ere izan zen). Semeaz gain, Jose Juan Santesteban maisuba” azpimarra dezakegu bere dizipuluen artean.
Mateo Albenizek Santa Maria parrokirako obra erlijioso dezente idatzi zituen, baina 1813 baino lehenagokoak ingelesek eragindako sutearen ondorioz galdu egin ziren. Galdu ez zirenen artean 3 meza, 5 gabon-kanta, 4 salmo, Benedictus eta Errosarioak daude, guztiak ere 1815etik aurrera idatzitakoak. 1925ean Joaquin Nin-ek Sonata en Re argitaratu zuen Pariseko Max Eschig argitaletxearekin eta obra horri esker lortu du Albenizek ospea munduan barrena. Instrucción metódica especulativa y práctica para enseñar a cantar y tañer la música antigua obra ere idatzi zuen, eta Donostian argitaratu zen 1802an. Mateo Albeniz Donostian hil zen 1831n.
BIBL.:
Sagaseta Ariztegui, Aurelio y Luis Taberna Tompes. Órganos de Navarra. Pamplona: Gobierno de Navarra, 1985
Albéniz y Menéndez del Tronco, Sonia, y de Porras y Rodríguez, Gonzalo. Dos riojanos en la música de los siglos XVIII y XIX (Mateo y Pedro Albéniz). Madrid: Academia Mundial de Ciencias, Tecnología y Formación Profesional, 1999
Sobrino, Ramón. “Pérez de Albéniz, Mateo Antonio”. En Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana, vol. 8, 2001, p. 633.