FR. JOSÉ AGUIRRE (1747-?)

Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen 1747ko azaroaren 4an. Libro de recepciones y profesiones de novicios, en este Convento de la Madre de Dios de Aranzazu liburuaren arabera, 1764an frantziskotarren abitua jantzi zuen, eta hurrengo urtean, 1765ean, botoak egin zituen. Sinatzen zuten arduradunen artean Fr. Francisco de Velderrayn azaltzen da, garai hartan Arantzazuko koruko Bikarioa zena. Beraz, litekeena da musika formakuntza monasterioan jaso izana. Data Arantzazun 1784an, jarria duen Lamentación obraz gain, Urretaren 3. Koadernoan biltzen den Minue-aren autorea dela uste da, Aita Donostiak 1853an argitaratu zuena. Ezezaguna da Fr. José de Aguirreren heriotzaren data.

 

 

 

BIBL.:

Espido Freire (1999). Aguirre, José. Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana, 1, 125. Madrid: SGAE.

OBRAS