MANUEL VENTURA UZCANGA (1797-1848)
Manuel Ventura Uzcanga Zabala Deban jaio zen 1797ko uztailaren 6an. 1823an, Mendaroko parrokian ezkondu zen Manuela Ansoteguirekin. 1840an Itziarko parrokiko organista zela azaltzen da, eta lan horretan jardun zuen 1848ko irailaren 5ean zendu zen arte. Juan Ramón bere semeak ordezkatu zuen organista postuan 1824an.
Berak idatzitako obra bakarra ezagutzen da, Arantzazun gordetzen den Oracióna Jeremías a 3 obra, hain zuzen ere.
BIBL.:
Abaunza, Fernando. Diccionario de músicos vascos. Registro electrónico, 2017.