FRANCISCO XABIER URRETA (c. 1737-1810)
Jatorriz azkoitiarra, 1745ean Bilboko Santiagoko musika kaperan tiple bezala sartu zen. 1753an kapera bereko bigarren organista izendatu zuten, eta organoa afinatzeko betebeharra izaten zuen. 1757an Madrilen ikasketak areagotzeko zortzi hilabetetako baimena eskatu zuen eta eman egin zioten. 1762an Bilboko Santiagoko kapera- maisu bezala azaltzen da, Santiagoko organistia plaza utziaz. 1768an Santiagoko parrokian Mª Josefa Iraurguirekin ezkondu zen.
Fernando Abaunzak dio Azkoitian, 1810eko otsailaren 19an hil zela.
Arantzazun gordetzen den Salvea 1764koa da eta akonpainamentua falta zaio.
BIBL.:
Rodríguez Suso, Carmen. “La figura del organista en el País Vasco en la época de Soler”. Revista de Musicología, 1985-1, p. 57-75
Abaunza, Fernando. Diccionario de músicos vascos. Registro electrónico, 2017.