JOSEPH RUIZ SAMANIEGO  ( -1670)

Ez dugu José Ruiz de Samaniegoren jaiotze data eta lekuari buruzko informaziorik. Baliteke Samaniegokoa edo Laguardiakoa (Araba) izatea. 1654an Tarazonako katedraleko kapera-maisu bezala azaltzen da. Urte gatazkatsu batzuen ostean, 1661en Tarazona utzi eta Zaragozako Pilarreko kapera-maisu kargua bete zuen. Data honetatik aurrera, ez dago berari buruzko informaziorik.

Arantzazun berak idatzitako zortzi ahotsetarako Magnificat bat gordetzen da, autorea “Ruiz” zela jartzen duena, eta obra José Ruiz Samaniegori egotzi diogu.

LANAK