JUAN ANTONIO RIPA BLANQUE  (1721-1795)

Juan Antonio Ripa Blanque Tarazonan (Zaragoza) jaio zen 1721n. 1733an Tarazonako katedraleko haur-kantari bezala onartu zuten, eta bertan 1740 arte egon zen.  Ikasketak Zaragozan areagotu ostean, 1745ean Tarazonako musika magisteritzaz arduratzea eskatu zioten. 1753an Cuencako katedraleko haur-kantarien San José eskolako errektore eta kapera-maisu postua eskuratu zituen oposizioz. 1758an Madrilgo Oinuts Errealen komentuko kapera-maisu plaza lortu zuen. 1768an Sevillako katedraleko kapera-maisu izendatu zuten, eta bere horretan jarraitu zuen, 1795ean zendu zen arte.

Musika erlijioso asko idatzi zuen, eta bizi zenean oso arrakastatsua izan zen. Musikagilea hil zenean, bere obra guztiak salgai jarri ziren; horrela, hogeita hamar artxibo baina gehiagotan bere obrak aurki daitezke. Arantzazun 1766an kopiatutako meza bat gordetzen da eta 1779ko gabon abesti bat bost ahotsetara.

LANAK