SALVADOR REXACH (ca. 1725-1780)
Bartzelonan jaio zen 1725 inguruan. Litekeena da musika Bartzelonako Palau-ko kaperan ikasi izatea. 1753an Osunako dukearen etxeko biolinista zela azaltzen da. 1767an Jesuitak bota zituztenean Ikastetxe Inperialeko kaperako lehen biolinista izan zen, ondoren ikastetxeak Madrilgo Nobleen Apaiztegi Erreala izena hartuko zuen. Bi alditan oposizioetara aurkeztu eta gero, 1768an azkenik, Kapera Errealean sartzea lortu zuen. Trillon (Guadalajaran) hil zen 1780an.
Villafranca del Penedés-eko Museu de les Cultures del Vi de Catalnuya-n berak idatzitako orkestrarako opera bat gordetzen da. Arantzazun bi trio eta eta Rexach-ek Kapera Errealeko oposizioetan parte hartzeko jo zuen sonata gordetzen da.