MARCOS RECALDE (1740-1817)
Marcos Recalde Azcaray Bilbon jaio zen 1740ko urriaren 30ean. Bilboko Santiagoko musika kaperako tiplea izan zen 1748tik aurrera. 1759an tiple ahots aldaketa iragarri zuen Gamarrak. 1760an Markina-Xemeingo organista bezala azaltzen da, eta urte hartan bertan ezkondu zen. 1764an Bergarara joan zen Pedro Valentín Mugartegui markinarrarekin, Philidoren Mariscal en su fragua eta Peñaflorida kondearen El borracho burlado operetan parte hartzera, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen iturburu izango ziren festetan. 1766an Markina-Xemeingo organista zen oraindik ere.
1782an Ondarroan zegoen, eta 1784an berriro ere Markinako organista zen. 1803an berriro ere ezkondu zen Berriatuan. Markinan hil zen 1817ko uztailaren 14an.
Recalde izenarekin Arantzazun gordetzen den partitura bakarrak ez du izenik zehazten. Egiletza Marcos Recalderi egokitzen zaio ageri den grafia XIX. medekoa delako, baina ezin da baztertu beste pertsona batena izatearen aukera.
Egiletzari buruzko beste aukera logikoa, autorea Manuel Recalde Basterrechea izatea da, bera 1755eko martxoaren 4ean Markinan jaio zen eta 1778an ezkondu zen. Bere abizena hainbat dokumentutan azaltzen da, euskaldun bertsioan, hau da, Errekalde bezala sinatuta.
Bera Getariko organista izan zen 1782 arte eta urte hartan, Ondarroako organista plaza lortu zuen sei oposatzaileen artean, eta horien artean Mateo Albéniz zegoen, aurrerago Donostiako kapera- maisu izango zena. Epaimahaian Fr. José de Larrañaga zegoen, Arantzazuko kapera-maisua zena.
1795ean Konbentzio Gerratea zela eta, Frantziako tropek atxilotu zuten eta Frantziara eraman zuten, eta urte hartan bertan zendu zen.
Azken aukera bezala, Martin Recalde ere izan daiteke, aurreko Manuel Recalderen semea, bere aita ordezkatu zuena Ondarroako organo-jotzaile bezala, deialdi berria egin zen bitartean.
BIBL.:
Bagüés, Jon. Ilustración musical en el País Vasco: I. La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País. Donostia-San Sebastián: RSBAP, 1990
Abaunza, Fernando. Diccionario de músicos vascos. Registro electrónico, 2017.