JUAN MANUEL DE LA PUENTE (1692-1753)
Tomellosan (Guadalajara) jaio zen 1692an. Toledoko katedraleko haur-kantari bezala hezi zen. 1711n, eta bakarrik hemeretzi urterekin, Jaén-eko katedraleko kapera-maisu plaza irabazi zuen oposizioz. Aurrerago, katedral ezberdinetako magisteritzarako oposizioak egin zituen, adibidez Sevillan (1723) eta Palentzian (1741), baina Palentziako katedralari lotua egon zen bere heriotza arte, 1753an. Obra erlijioso ugari idatzi zituen, eta horien artean aipagarriak dira Jaén-eko katedralaren artxiboan gordetzen diren berak idatzitako 150 kantata eta 150 gabon abesti. Arantzazun bere bi kantata gordetzen dira, horietako bat osagabea.