IGNAZ PLEYEL  (1757-1831)

Ruppersthal-en (Austria) jaio zen 1757an. J. Haydn-en ikasle izan zen Eisenstadt-en. Erdódy-ko kondearen musika kaperan lan egin zuen. 1789an Estrasburgoko katedraleko kapera-maisu izendatu zuten. 1791-92 bitartean Londoneko Kontzertu Profesionalak zuzendu zituen. 1795ean Parisen kokatu zen, eta bertan musika argitaletxe bat eta denda bat sortu zituen, eta 1809an piano fabrika bat. Parisen zendu zen 1831n.

Musika instrumentala idatzi zuen nagusiki, pianokoa batez ere,  baina baita ganbera eta orkestrako musika ere.

LANAK