MANUEL PLÀ (1720-1766)
Manuel Plà, Juan Bautista eta Josep-en anaia, guztiak musikariak, Torquemadan (Palentzia) jaio zen 1720 inguruan. Oboe-jotzailea izan zen eta bere lan ibilbidea Madrilen garatu zuen, Oinuts Errealen monasterioko kaperako oboe moduan, baita Espainiako Errege Guardiakoa ere. Madrilen zendu zen 1766an.
Musika instrumentala idatzi zuen batez ere, eta batzuetan zaila da esatea obrak bereak edo bere bi anaietako batenak diren, Pla sinadura azaltzen baita bakarrik partituretan. Arantzazun bakarlarirako Salve Regina bat gordetzen da.