JOSÉ PLA (1728-1762)
José Plá, Juan Bautista eta Manuelen anaia, guztiak musikariak, Balaguer-en (Lleida) jaio zen 1728 inguruan. Oboe-jotzailea izan zen eta Juan Bautista bere anaiarekin batera, Europa osoa zeharkatu zuen kontzertu bira ugari eskainiz. 1753an Wurtemberg-eko Carl Alexandre Duke Handiaren Stuttgart-eko (Alemania) kaperan sartu zen. Hiri honetan zendu zen 1762an.
Musika instrumentala idatzi zuen batez ere, eta batzuetan zaila da esatea obrak bereak edo bere bi anaietako batenak diren, Pla sinadura azaltzen baita bakarrik partituretan. Arantzazun Stabat Mater bat gordetzen da 1756an Josep Pla “gazteenak” idatzia, eta bertan azaltzen da partitura hau Peñafloridako Kondeak Arantzazuko komunitatearen aurrean abestu zuela, urte hartan bertan.
LANAK
- E-AR Ms. 368-I: Stabat Mater Dolorosa. a Soprano e più Strumenti. Dal Sigr. Jusepe Plà. minori = 1756
- E-AR Ms. 368-II: Stabat Mater Dolorosa a Solo; con Violines | trompas, (ad Libitum) Viola: esta falta, aunque ya está en la | partitura [post] | y Organo | Puesto en música. Por Dn Joseph | Plà, el menor. | Año de 1756