NICCOLÒ PICCINNI (1728-1800)
Barin (Italia) jaio zen 1728an. Musika Napoliko S. Onofrio kontserbatorioan ikasi zuen. 1758an Erromara joan zen, eta obra ugari estreinatu izan zituen arrakasta handiarekin. 1776an Parisera joan zen, eta Maria Antonieta erreginaren kantuko irakasle bilakatu zen. Théâtre Italien-eko zuzendari izendatu zuten. Italian denboraldi bat eman ostean, 1798an Frantziara itzuli zen. Passy-n (Frantzia) zendu zen 1800n.
Musika eszenikoa idatzi zuen batez ere, bai genero serioko operak, baita opera bufoa ere.