PEÑAFLORIDAKO KONTEA (1729-1785)
Xabier Maria Munibe Idiakez Azkoitian jaio zen, 1785ean, Peñafloridako VIII. Kondea. Jesuitekin hasi zituen musika-ikasketak Azkoitian, baina bere heziketa musikala, biolinean eta biolan nagusiki, Toulousen burutu zuen 1740 eta 1746 bitartean. Kargu publikoak bete zituen, baina bere ahaleginik handiena 1764an Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea sortzen eta garatzen egin zuen. Musikak leku berezia izan zuen Elkartean eta Euskal Herrian opera eta musika sinfonikoa sartzea lortu zuen. Harreman estua izan zuen Arantzazuko Santutegiarekin. Musikagile zaletua zen aldetik, gaur egun galduta dauden hainbat opera idatzi zituen. Era berean, musika erlijiosoa, zortziko bat edo bi tonadilla sortu zituen. Bergaran zendu zen, 1785ean.