CARLOS PATIÑO (1600-1675)
Santa María del Campo (Cuenca) jaio zen 1600n. Hamabi urte bete aurretik Sevillako katedraleko haur kantari bezala kontratatu zuten. 1623an Sevillako katedraleko Sagrario kaperako organoko kantuko maisu plaza irabazi zuen. 1628an Madrilgo Encarnación komentu errealeko kaperako maisutza eskuratu zuen. 1634an Mateo Romeo ordezkatu zuen Kapera Errealean, eta maisu-orde lanak bere gain hartzeaz gain, Kapera Errealeko haur kantarien ikastetxeko errektore izan zen, eta lan horietan jardun zuen 1657 arte. 1660an Kapera Errealeko maisu bezala erretiroa eskatu zuen, baina erregeak ez zuen onartu eta ordezko izendatu zuen. Madrilen zendu zen 1675ean.
Obra asko idatzi zituen, 120 obra baino gehiago, guztiak erlijiosoak, eta Europa nahiz Amerikako artxibategi askotan gordetzen dira. Arantzazun autore honen hiru obra gordetzen dira.