GIOVANNI PIERLUIGI DA PALESTRINA  (ca. 1525-1594)

Palestrina-n (Italia) jaio zen 1525 inguruan. Santa Maria la Maggiore basilikan ikasi zuen musika, eta bertako partaide izan zen gutxienez 1537 arte. 1544an S. Agapito de Palestrina-ko organista izendatu zuten. 1551n Erromako Cappella Giulia-ko maisu aukeratu zuten, eta bertara itzuli zen 1571n, San Juan de Letrán eta Santa María La Mayor-eko kaperetan lan egin ostean. Erroman hil 1594an. Musika erlijiosoa idatzi zuen, nagusiki, mezak batez ere, baina ahots talde ezberdinetarako madrigalak ere idatzi zituen.

LANAK