RAMÓN PALACIO  (ca. 1792-1863)

1792-93 inguruan jaioa, bere aita Sevillako katedraleko kontraltoa izanik, ziurrenik bertako haur kantari bezala hezi zen. 1816an Antequera-ko kolegiatan zegoen oposizioz kapera-maisu postua lortuz. 1817an Zaragozako katedraleko magisteritzarako oposizioen ariketak sinatu zituen Sevillan, eta postua erdietsi zuen. 1819an Zamorako kapera-maisu lanetan hasi zen. 1826an Konpostelako Done Jakue katedraleko kapera-maisu izendatu zuten eta bertan jardun zuen 1863an zendu zen arte.  Obra erlijioso ugari idatzi zituen eta lan egin izan zuen katedralen artxiboetan gordetzen dira, hau da, Zaragozan eta Konpostelako Done Jakuen. Arantzazun gordetzen da Misa en Canto Figurado Sevillan 1817an kopiatu zena.

LANAK