GIOVANNI PAISIELLO  (1740-1816)

Roccaforzata-n (Taranto, Italia) jaio zen 1740an. Napolin egin zituen musika ikasketak. Catalina II.aren gorteko kaperako maisua izan zen San Petersburgon, 1776-1784 bitartean. Napoleon Bonaparteren kapera zuzendu zuen Parisen, eta Napolira itzuli zen frantziarren agindupeko garaian, eta José Bonaparteren gorterako lan egin zuen. Napolin zendu zen 1816an.

Musika erlijiosoa eta instrumentala idatzi zuen, baina idatzitako obra dramatikoagatik nabarmentzen da, batez ere opera komikoagatik.

 

LANAK