MIGUEL DE ORUÑA (1736- )
Fernando Abaunzaren ikerketen arabera, musikagile hau Berastegin (Gipuzkoa) jaio zen 1736ko azaroaren 12an, eta Berastegiko organista zen José Domingo Oruñaren semea zen. 1755ean, bere aita ordezkatuz, bere jaioterriko organista zen. Urte hartan bertan ezkondu zen, eta hurrengo urtean, Bergarako San Pedro parrokiko organista izendatu zuten, eta bertan egon zen gutxienez 1760 arte. 1763an Donostiako Santa Maria parrokiko meza-kantaria eta organista zen. 1769an hiriko kapera-maisua zela jasoa dago. 1781n berriro ere ezkondu zen Hondarribian. 1783an oraindik ere Donostiako kapera-maisua zen.
Berak idatzi zituen hiru obra gordetzen dira bakarrik Arantzazuko artxiboan, kontutan hartuta 1813an Donostia erre zutenean bertako obra guztiak galdu zirela. Autore honen hamabi obra gordetzen dira, batzuk 1767 eta 1775ekoak, guztiak erlijiosoak eta hiru gabon kantek euskarazko testua dute.
BIBL.:
Abaunza, Fernando. Diccionario de músicos vascos. Registro electrónico, 2017.
LANAK
- E-AR Ms. 345: Borrador de los Vlls de Navidades Ano 1767 Oruña
- E-AR Ms. 346: Pastorela â 4 â Navidad | con Violines, y Trompas | De Dn Miguel de Oruña | Año de 1769
- E-AR Ms. 347: Villancico â 4 de Navidad del Mtro. Oruña
- E-AR Ms. 348: Area al SSmo Sto | Con Violines Oboeses, | y Clarines. 1775
- E-AR Ms. 349: Misa de 5 tono Oruña
- E-AR Ms. 350: [Misa] â 8. Oruña
- E-AR Ms. 351: Motete à 4.º O! vos omnes | Del Mtro Oruña
- E-AR Ms. 352: Salve a 4. Oruña
- E-AR Ms. 353: Villo à Duo De Oruña Pa la Nativd
- E-AR Ms. 354: Pastorela
- E-AR Ms. 355: Pastorela â Duo âl Nacimto de N. S. J. Christo | Con Violines | De Dn Migl de Oruña
- E-AR Ms. 356: Duo al Nacimiento del Sr