JOSÉ NONÓ  (1776-1845)

1776an jaio zen San Juan de las Abandesas-en (Girona). 1802an Madrilera joan zen Osunako dukearen etxera musikagile moduan. Musika pedagogo bezala nabarmendu zen: 1814an Musika Eskola osoa idatzi zuen, 1821n Pianorako metodoa eta 1829an mapa  harmonikoa. 1816an Erregeari baimena eskatu zion kontserbatorio bat irekitzeko, eta 1822ko gerrate zibila zela eta itxi behar izan zuen.  Ez zuen kontserbatorioa berrirekitzeko aukera izan eta azkenik, Maria Cristina kontserbatorioko irakasle izan zen, 1830ean sortu zena. Aranda de Dueron hil zen (Burgos) 1845ean. Osunako dukearen etxerako hogeita hamar opera baino gehiago idatzi zituen eta Espainiako liburutegi eta artxibo ezberdinetan partzialki gordetzen den musika asko. Arantzazun bikoterako Pastorela bat gordetzen da.

LANAK