JOSÉ DE NEBRA (1702-1768)
Calatayud-en (Zaragoza) jaio zen 1702an. Lehen musika ikasketak Calatayud-eko organista zen José Antonio Nebra, bere aitaren eskutik jaso zituen, eta Madrilen hobetu zituen, José de Torres-ekin, ziurrenik. 1722an Descalzas Reales monasterioko organista zen, eta lan hau Osunako dukeen ganberako musika organista karguarekin bateratu zuen. 1724an Kapera Errealeko lehen organista kargua erdietsi zuen. 1751n Kapera Errealeko maisu-orde eta haur kantarein ikastetxeko errektore-orde izendatu zuen Fernando VI-k. 1761n Gabriel infantearen maisu izendatu zuen Carlos III-k. Madrilen zendu zen 1768an.
1734an sute batek erre zuen Kapera Errealeko musika artxiboa berregiteaz arduratu zen. Hori da Antzoki Errealeko artxiboan hainbeste partitura gorde izanaren arrazoia, erlijiosoak bereziki. Bere obrek difusio handia izan zuten eta bere obren kopiak artxibo askotan aurki daitezke. Arantzazun bi aria eta teklarako sonata bat gordetzen da.
LANAK
- E-AR Ms. 338: Aria con Biolines | A Dios ingrato | de Dn Joseph. Nebra
- E-AR Ms. 339: Aria aduo Con Violines | Hayngrato q. mal pagatufe | de | Dn Joseph Nebra
- E-AR Ms. 938: Sonata IIIª | De Dn. Manuel Nebra | Sesto tono medio Punto [alto] | bajo | Ordoñez Pertenece a la Capilla de Musica del Convto de Aranzazu. Año de 1806 (post)
- E-AR Ms. 961-VIII: Sonata de 8º tono de nebra