DIEGO DE LAS MUELAS  (1698-1743)

Cuencan jaio zen 1698an. 9 urterekin Sigüenzako (Guadalajara) katedraleko haur kantari moduan sartu zen. 1719an, Astorgako katedraleko kapera-maisua zen, Compostelako Jakueko katedraleko kapera-maisu plaza lortu zuenean. 1723an Madrilgo Komentu Errealeko plaza lortu zuen.

Bere obra gehienak Encarnación-eko artxiboan gordetzen dira, gaur egun Montserrateko monasterioan, baita Santiago eta Astorgako katedraletan ere. Arantzazun Guztiz Santuaren omenezko solo bat gordetzen da.

LANAK