ANTONIO MOROTI (1709-1771)
Antonio Corvi Moroti Piacenzan (Italia) jaio zen 1709an. Francesco Courcellerekin harremana izango zuen ziurrenik, Parman eman zuen denboraldian. 1738an Kapera Errealeko haur kantarien italiar estiloko musika irakasle izendatu zuten.
Ez dira berak idatzitako obra asko ezagutzen. Arantzazun, bakarlari eta instrumentistentzako aria bat, eta bi ahots eta instrumentuentzako Salve bat gordetzen da.