BRUNO MOLINA (ca. 1766- )
Cuenca-ko katedraleko haurren ikastetxean sartu zen 1777an, 1782-83 arte. Akolito eta musika kopista lanetan jardun zuen katedralean. 1789an Salamanca katedraleko kapera-maisu postura aurkeztu zen, nahiz eta ez zuen erdietsi. 1792an Murtziako katedraleko kapera-maisu eta San Leandro ikastetxeko irakasle bezala azaltzen da, 1811 arte.
Bere obra gehienak Orihuelako eta Cuencako katedraletan aurkitzen dira, baina bere obrak Salamanca, Zamora eta Granadako katedraletan ere aurki daitezke. Arantzazun Salve bat lau ahotsetara gordetzen dute.