JOSÉ MIR Y LLUSÁ  (ca. 1700-1764)

Ezezaguna da bere jaiotze data eta lekua. 1731n Segoviako katedraleko kapera-maisu izendatu zuten. 1734an Avila-ko katedraleko magisteritza plaza irabazi zuen. 1741n Valladolideko katedraleko kapera-maisu hautatu zuten. 1751n Madrilgo Encarnación-eko Kapera Errealeko maisu izendatu zuten. Madrilen zendu zen 1764an.

Obra ugari idatzi zituen, erlijiosoak guztiak, eta artxibategi askotan gordetzen dira; Segovian, Valladolid-en, Encarnación-eko artxiboan, Montserrat-eko monasterioan eta baita El Escorial-en, Cuenca-n, Cádiz-en, Salamancan, etab….Arantzazun bere hamabi obra gordetzen dira, horietako bat 1763koa, bere heriotza baina urte bete lehenagokoa.

LANAK