MANUEL MERLADET (1784-1836)
Manuel Merladet y Merladet Durangon (Bizkaia) jaio zen 1784ko ekainaren 6an. 1809an txistulari bezala kontratatu zuen Durangoko udalak, eta 1819tik, 1836ko urriaren 30ean zendu zen arte, udal organista kargua bete zuen.
1826an udalari baimena eskatu zion, urtean bost aldiz, bere zerbitzuak eskatzen zituzten udaletara txistua jotzera joateko, txistulari bezala izandako arrakastaren adierazgarri.
teklarako idatzi zuen bals-az gain, Arantzazun gordetzen dena, Oñatiko Cortabarria bilduman dantzarako beste obra batzuk gordetzen dira, baita andante bat, eta txisturako bi zortziko, txistularien koaderno zaharretan gordeak.
BIBL.:
Berguices Jausoro, Angel. Dos siglos de música culta y tradicional en el Duranguesado (1800-1986)[trabajo inédito]
http://www.manuelmerladet.com/ (consultado en 5/07/2019)