JOSÉ ÁNGEL MARTINCHIQUE (1780-ca. 1830)
José Ángel Martinchique Alfaron (Errioxa) jaio zen 1780an. Zaragozako katedralean ikasi ostean, Toledora joan zen ikasketak hobetzera. Tarazona-ko (Zaragoza) katedraleko kapera-maisu aukeratu zuten 1806an. 1811n apaiztu zen. 1818an Valladolid-eko katedraleko kapera-maisu plaza oposizioz lortu zuen. 1824an Calahorrako (Errioxa) katedraleko plaza erdietsi zuen. 1826an Compostelako Jakue-ko plazako hautagaia izan zen. Ez dakigu ez noiz ez non hil zen.
Bere obra, ezagutzen den horretan, erlijiosoa da, eta batez ere Zaragozako, Santo Domingo de la Calzadako, Valladolideko eta Segoviako katedraletako artxiboetan gordetzen da. Arantzazun “Marti chica de Herrando” (Salbeko zatia) eta “Herrando” (obertura) lanak gordetzen dira, eta Jose Angel Martinchiqueri egozten dizkiogu.