JOSÉ FERRER  (ca. 1745-1815)

José Ferrer Beltrán 1745 inguruan Miquinenza-n (Zaragoza) jaio zen. 1767an Tremp-eko (Lerida) kolegiatako organista zen, eta urte hartan, Lleidako katedraleko organista plaza eskuratu zuen. 1770ean apaiz ordenatu zen. 1777an Iruñeko Katedraleko organista posturako hautatua izan zen. 1786an Oviedo katedraleko organista kargurako hautatua izan zen eta bertan egon zen bere heriotza arte, 1815ean.

Iruñean egin zuen egonaldian, eta ziurrenik Fr. José de Larrañaga-rekin zuen harremanagatik, Euskalerriaren Adiskideen elkarteko kide-irakasle bezala onartu zuten. Ilustrazio giroko loturak areagotu zituen Oviedon, Gaspar Melchos de Jovellanosekin zuen laguntasunagatik.

Musika instrumentala idatzi zuen, sonatak batez ere, bai teklarako (klabikordioa, klabea eta fortepianoa) baita klabe eta biolinerako ere. Arantzazun autore honen bi obra erlijioso gordetzen dira.

LANAK