ANDRÉS DE ESCAREGUI (1711-1773)
LANAK
- E-AR Ms. 148: Villanzico, al SSmo Con Vios | a 4 | dize | Alegres Gustosos | del Maeso | Dn Andres de Escaregui | año | 1748
- E-AR Ms. 149: Villancico, al SSmo a 4 | que dize | Ay misero, de mi | del Mtrô | Dn Andres de Escaregui | Año 1748
- E-AR Ms. 150: Villanzico, â 4, con Vios | â Ntraa Sa | q. dize | qn es, esta paloma | del Maestro | Dn Andres, de Escaregui | año | 1748
- E-AR Ms. 151: Kalenda a 8. J. M. y J. Sta Lucia, y todos = Escaregui 1758
- E-AR Ms. 152: Villancico â 4. Senco al Nacto | Que dice | Absortos los Cielos. | El Mtro | Dn Andres de Escaregui | Año 1770
- E-AR Ms. 153: Magnificat a 6 “Con Trompas” Mro. Escaregui
Eibarren jaio zen, eta 1711ko otsailaren 23an bataiatu zuten. Zazpi urte beranduago, 1718an, Iruñeko Katedraleko haur abeslarien koruan sartu zen. 1728an, organo eta harpako ordezko izendatu zuten. 1730ean Zaragozako Seoko organista lanpostura aurkeztu zen, eta bigarren gelditu zen. Iruñean ordenatu zen eta harpista plaza 1730ean eskuratu zuen, eta kargu horretan 1738 bitarte egon zen. Garai hartan, “organista maisu” izendatu zuten, 1731n Lizarrako organista plazaren oposizioko azterlari izan baitzen. 1738an Valls maisua hil zenean, Iruñeko Katedraleko kapera-maisu bezala, ordezkatu zuen, eta bertan egon zen bere heriotza arte. Maria de Neoburgo erregina, Carlos III. Alarguna, 1738 eta 1739 bitartean Iruñean egin zuen egonaldian emanaldi ezberdinak zuzentzea egokitu zitzaion.
Haur kantarien musika hezkuntzako arduraduna izanik, Escareguik beste batzuen artean Sebastián Albero hezi zuen, 1734-1739 bitartean Iruñeko kaperako kide izan zena.
1761ean Martin Joseph de Rada inprimatzaileak, Tarazonako katedraleko organista zen Juan Francisco Sayasen Música canónica, motética y sagrada tratatua argitaratu zuen Iruñean, eta Escareguik inprimapena onetsi zuen.
1771n erretiroa eskatu zuen fisikoki izandako gutxiagotzeagatik, eta karguan mantendu zitzaion, korura eta ofizioetara ez joateko baimenarekin. Fiteron zendu zen 1773ko uztailaren 4an.
María Gembero-Ustárroz espezialistak dioenaren arabera, bere obrak barroko garaiko ezaugarriak ez ezik, hasia zen estilo galantearen ezaugarriak ere bazituen. Berak sortutako obra gehienak Iruñeko Katedralean jasotzen dira (29 obra) eta gainerakoak, Arantzazun (6), Iruñeko Aita Donostiaren Liburutegian (3), Orreagako Kolegiatan (3), Tuteran (1), El Escorial-en (1) eta Mexikoko Guadalupeko Monasterioan (1) gordetzen dira.
BIBL.:
Gembero-Ustárroz, María. La música en la Catedral de Pamplona durante el siglo XVIII. Pamplona: Gobierno de Navarra, 1995
Gembero-Ustárroz, María. “Escaregui Mendiola, Andrés de”. En Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana, vol. 4, 1999, p. 705-708
Gembero-Ustárroz, María. Navarra. Música. Pamplona: Gobierno de Navarra, 2016.