SANTIAGO ERDOIZA  (c.1685-c.1765)

Herdoyza-k sinatutako bi obra gordetzen dira Arantzazun eta litekeena da Santiago de Erdoiza Zubiurrutiarenak izatea,  Durangon (Bizkaia) XVII. mendearen azken laurdenean jaiotako musikari-abeslaria.  1710ean Sigüenzako katedraleko kabildoak tenore bezala kontratatu zuen honakoa adieraziz:  “su voz muy conveniente así para el salmo, pues era muy dilatada y se podía esperar tomase más cuerpo, como para el canto de órgano por la habilidad y destreza de que se podía confiar su utilidad para que sirviese el empleo de segundo sochantre”; Denboraldi batez haurren hezkuntzaz arduratu zen. 1712an bere ordenazioa baimendu zuten. 1713an plaza hutsik utzi zuen.

1715eko uztailaren 15ean, Toledoko katedraleko aktetan jasotzen da: “se recibe al tenor Santiago Herdoyza, presbítero natural de Durango (diócesis de Calahorra), que viene de la Capilla del Real Convento de La Encarnación de Madrid”, eta kargu horretan bost hilabetez egon zen soilik. 1716an Iruñeko katedraleko plaza erdietsi zuen eta bertan egon zen 1721 bitarte, uko egin zuen arte, Elorriora bere ama zaintzera joateko beharra adierazi zuenean. Elorriora iritsi zen urte berberean, Matías de Rueda organeroren ordezkari lanetan jardun zuen, Nª Señora elizako organoa berritzeko. 1722an Abadiñoko San Torcuato parrokirako Antonio Balzateguik egindako organoa aztertu zuen. 1724an seme bat izan zuen Marina Isundeguirekin, Santiago Erdoiza, aurrerago 1760-1785 bitartean Elorrio, Deusto, Orduña, Galdakao, Amorebieta, Durango eta Gasteizko organoak konpondu zituenak.

Santiago Erdoiza Zubiurrutia ziurrenik 1761 eta 1768 bitartean hil zen.

Arantzazun gordetzen diren eta data, 1722 eta 1732 duten bi obra ezagutzen dira soilik.

BIBL.:

Gembero Ustárroz, María. La música en la catedral de Pamplona durante el siglo XVIII. Pamplona: Gobierno de Navarra, 1995.

Suárez-Pajares, Javier. La música en la catedral de Sigüenza, 1600-1750. Madrid: ICCMU, 1998, 2 vols.

Martínez Gil, Carlos. La Capilla de música de la Catedral de Toledo (1700-1764): Evolución de un concepto sonoro. [Toledo]: Junta de Comunidades de Castilla-La Mancha, 2003

Abaunza, Fernando. “Notas para el estudio de algunos organeros vascos del siglo XVIII”. Musiker, 17, 2010, p. 447-481.