SEBASTIÁN DURÓN (1660-1716)
Brihuega-n (Guadalajara) jaio zen 1660an. 1669an Zaragozako Seoko André Solaren laguntzaile bezala azaltzen da. 1685ean Burgo de Osmako lehen organista izendatu zuten eta 1686an Palentziako katedraleko organista nagusi. 1691n Carlos II.aren Kapera Errealeko organista izendatua izan zen, eta Madrilgo gortean egon zen 1706 bitartean. Cambo-les-Bains (Frantzia) zendu zen 1716an; bertara erbesteratu zen, politikoki Carlos artxidukearen alde jarri zelako, Mariana de Neoburgo erregina alargunaren zerbitzura.
Ahots-musika ugari idatzi zuen, erlijiosoa ez ezik profanoa ere, eszenarako obrak nabarmenduz, operak, komediak eta zarzuelak, baita pieza instrumental gutxi batzuk ere. Bere garaian izan zuen arrakastaren ondorioz, Espainia eta Latinoamerikako artxibategi askotan bere obren kopiak aurki daitezke. Arantzazun guztiz ahaldunaren aldeko lau ahotsetako gabon abestia gordetzen da, 1699ko data duena.