FRANÇOIS DEVIENNE  (1759-1803)

Joinville-n (Haute Marne, Frantzia) jaio zen 1759an. Parisen garatu zuen bere ibilbide profesionala flautista eta fagotista moduan. 1780 eta 1790 bitartean, Pariseko Concert Spirituel orkestrako bakarlari moduan jo zuen. 1790etik aurrera Pariseko Guardia Nazionaleko eskolan klaseak eman zituen eta 1795etik aurrera Pariseko Kontserbatorioan. Flautarako oso hedatua izan den metodo bat idatzi zuen. Parisen zendu zen 1803an.

Idatzi zituen obrak nagusiki instrumentalak dira, haizezko tresnentzat bereziki.

LANAK