FRANCISCO COURCELLE (1702-1778)
Francisco (Francesco) Courcelle (Courselle edo Corseli) Piacenza-n (Italia) jaio zen 1702an. Parman garatu zuen bere ibilbide profesionala eta Venezian bi opera estreinatu zituen. 1733tik aurrera Madrilen kokatu zen eta lehenik, María Teresa eta María Antonia infanta errealen musika irakaslea izan zen. 1737an Kapera Errealeko bitarteko maisu izendatu zuten, eta eskubide osoak hurrengo urtean, 1738an, eskuratu zituen. 1734ko Madrilgo Alcázar-ak sutea jasan zuen eta berari egokitu zitzaion Kapera Errealaren musika artxiboa berregitearen ardura. Madrilen zendu zen 1778an.
Eliz-musika ugari, musika eszenikoa eta instrumentala idatzi zituen (sonatak eta kontzertu bat).