FRANÇOIS COUPERIN (1668-1733)
Parisen jaio zen 1668an, musikarekiko zaletasun handia zuen familia baten baitan. Bere aita ordezkatu zuen Saint Gervais elizako organista lanetan. 1693an organista erreal izendatu zuten eta klabezinista erreal 1717an. Parisen zendu zen 1733an.
Eliz musika, musika instrumentala, hirukoterako musika eta kontzertuak idatzi zituen batez ere, eta baita klaberako musika ere.